viernes, 13 de marzo de 2009

DONUTSEN ERREZETA


OSAGAIAK:

200 gr irina
80 gr azukre
5 gr gatz
20 gr esne-hauts
2 sobre legamia
230 gr ur epel
Irabiatutako arrautza 1 (tamaina ertainekoa, 60 gr inguru)
40 gr gurina
Bainila likidoa
  • Nola egin?:

    Lehendabizi, kaiku batean nahastu osagai lehorrak, hau da, irina, azukrea, gatza, esne-hautsa eta legamia.

    Jarraian, erdialdean zulo bat egin eta ura, arrautza eta bainila likido zorrotada bat gehitu. Gutxika-gutxika nahastu.

    Eskuekin oratu 10 minutu inguru, orea elastiko, biguna eta leuna lortu arte.

    Une horretan, gurina gehitu (epel egon behar da) eta oratzen jarraitu, koipea ondo barneratu arte (5/10 minutu inguru).

    Oratu behar da orea eskuetan ez itsatsi arte. Distiratsua, elastikoa eta biguna izan behar da orea (zailtasunak izanez gero, irina edo olio pixka bat gehitu, ahalik eta gutxien).

    Amaitutakoan, 45 minutu inguru utzi kaikuaren barruan (koipeztatutako film batekin eta oihal batekin estali).
    Ostean, kaikutik atera, pixka bat oratu eta arrabol batekin luzatu (zentimetro bateko zabalera izan behar du).

    Donutsak egiteko pasta mozteko 8 zentimetroko aparailua erabili ahal da. Gero, zulo bat egin erdian pasta mozteko aparailu txikiago batekin (donutsak egiteko aparailu berezi bat ere eros daiteke).

    Labeko erretiluan papera jarri, donutsak bertan kokatu, oihal batekin estali eta beste ordu bat itxaron.

    Olioa jarri zartagin batean eta frjitu

    ***tenperatura altua izan behar da, baina ez gehiegi, bestela erreko dira.

    ***Minutu bat frijitu behar da alde bakoitzetik eta buelta ematerakoan kontuz ibili behar da. Ateratzerakoan, sukaldeko paperaren gainean jarri soberako koipea xurgatzeko.

    3 modu ezberdinetan glasatu ahal dira:

    . Glass azukrearekin eta kanelarekin hautseztatu.

    . 100 gr glass azukre, limoi erdiaren zukua eta ur pixka bat nahastu eta donutsaren gainetik bota (hotz dagoenean).

    . Txokolatea desegin eta donutsaren gainetik bota (hotz dagoenean).

No hay comentarios: