lunes, 24 de noviembre de 2008

Nire ametsa

Nik urtero korrika egiten dut Herri Krosan.Nire denbora urtero saiatzen dut minuto erdi jaisten.Urte honetan oso ondo nindoan,eta nik neure buruari egiten nituen frogak oso onak izaren ziren.Eguna ailegatu zen,bihar jorrika egin beharko nuen.Oso goiz oheratu nintzen hurrengo egunan fresko egoteko.
Zazpiretan esnatu nintzen.Zazpi eta erdietan gosaldu eta arropa jantzi nuen.Prest nengoen lasterketa hasteko.
Posisio ona hartu nuen irteeran,eta guztia ondo zihoan,oso ondo sentitu nintzen lasterketan eta ikaragarriko denbora egin nuen.
Hurrengo egunean klasera helzean nire denbora esan nien nire lagnei,eta guztiok farre egin zuten,inor ez zidan sinisten eta ni,asko haserretu nintzen.Nire etxera heltzean egunkaria hartu nuen denborak ikuzteko eta...nire denbora txarto zegoen!!! Nik egin nuen denbora baino bi minutu gehiago ipintzen zuten.Sutan,egunkarira deitu egin nuen,eta izugarrizko tontolapiko batekin hitz egin ondoren poliziarengana joan nintzen,nire irudia zikintzen zeudelako.Polizia,nik haietaz farrez nengoela esan zidaten eta kartzelara sartu zidaten.Kartzelara sartuko nintzenean esnatu nintzen.
Guztia amets bat izan zen,ametsgaiztoa.Altzatu nintzenean oso bustita nengoen.Oso experientzia txarra izan nuelako,lasterketa ez egitea erabaki nuen.